Orrialdeak

dijous, 8 de setembre del 2011

Veniceko itsasertzean promenatzea esperientzia surrealista da inondik ere. Estudiotik irten eta Santa Monicako noriara bitarte, denetik ikus dezake batek. Hasteko Muscle Beach ezaguna, izenak berak dioena besterik ez dena, alegia: hondartzan bertan eraikitako kale-gimnasio bat. Bertan dabilen jendilajea, aldiz, ez sinesteko modukoa. Ezin asmatu benetan ari diren, ala tokiari darion dekadentzia kutsu horren parodiarekin gozatzen ote duten… Baina hau da Venice Beach, South California, West L.A: botoxa, silikona, gihar hanpatuak eta adinaren aurkako borrokaren beste mila aldaera; Jaguarrak eta homelessak; banderak eta manta zikinak; etxe garestiak eta plastikozko souvenir merkeak; pedigridun txakurrak eta eskale besamotzak; Mexiko, Irak. Oro irribarre, hori bai. American dream.


BAINA GUZTIA MUSIKA KONTUA DA. Erreserbak bai erreserbak.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada

Zerbait ikusi baduzu esaidazu lasai.