dijous, 23 de desembre del 2010
dimecres, 22 de desembre del 2010
ta bihar agian

Zu hor barruan zaudenean ez dirudi hain arin pasatzen dela denbora. Ez zara konturatzen bat-batean nagusi egingo zarela. Sei ordu ziren txarto pasatzen zenituenak eta gero irudimena jorratuz ibiltzen zinen munduko beste ezerk inporta ez balixu bezala. Eta gauzak ahazten hasi zaizkit eta beldurra dut guztia ahaztuko zaidanaren beldur. Egia esan, gure ingurugiroa da guztia deuseztatzen duena. Zein da hobeto egon gaitezkeen lekua? Zer gertatu beharko litzateke? Ego puztuak dira ni horrela sentiarazten nautenak? Pentsatu beharrekoa pentsatzen. Zer pausu eman. Hemendik nolabait hurrundu. Azken batean hau dena nire barruan dago. Eta konprenituko nauen norbait egon beharko da edo nik konprenituko dudan norbait.
Nik esan nahi dudana ez da guztiz hau. Baina esan beharrekoak ez zaizkit inoiz ondo irteten.
diumenge, 19 de desembre del 2010
dimecres, 15 de desembre del 2010
divendres, 10 de desembre del 2010
"Hedabideetan musikaren alderdi mengelena gurtzen den garaiotan, Anvilen dokumentala antitesi moduko bat dela esatera ausartuko naiz. Rock’n Rollaren gezurra ikonoen bitartez sinetsi dutenek ikusi beharreko pelikula da hau. Ramonesen balizko Rock’n Roll Highschool horretan –non matematikek eta formulek tokirik ez duten–, enborrezko ikasgaia. Egun guztiak Azkena Rock bat izango direlako ustearekin gitarra hartu eta talde batean engaiatzen direnentzat abiapuntu gomendagarria.
Anvil hitzak ingudea esan nahi du ingelesez. Paradoxa hori ere alde du dokumentalak: bizitzan bezalaxe, batzuk ingude, bestetzuk mailu.
Gaur AC/DC ikustera noa San Mames zaharrera."
Eta baten irakurri dut eta guztia "kopiar-pegar" egin dut. Ez dudalako sentipen hori berriz ere sentitu nahi. Eta bat batean Ramones Fan hori niri esaten didala pentsatu dut. Baina pentsatu behar dut ez dagoela nitaz pentsatsen. EZ.
dimarts, 7 de desembre del 2010
zu
Imajinatzen imajinatzen baina gauza gutxii
