Orrialdeak

dimecres, 21 de setembre del 2011

~$

Hola Angela, Hola george, Hello Barack, Hello Benjamin, Kaixo Mariano..
Zer egin dezaket nik guztiok berdin bizi gaitezen? Erosten jarraitu behar dut ezta? Arrainak edo zer?
Zer erosi behar dut? Eskolarako koadernoak? Arrainak? Erantzun mesedez, erantzun... ezin baititut lagundu. A bai uste dut Adidas zapatilla marka berriak erosi behar ditudala.

Ez dut ulertzen .... EXXER

dijous, 8 de setembre del 2011

Veniceko itsasertzean promenatzea esperientzia surrealista da inondik ere. Estudiotik irten eta Santa Monicako noriara bitarte, denetik ikus dezake batek. Hasteko Muscle Beach ezaguna, izenak berak dioena besterik ez dena, alegia: hondartzan bertan eraikitako kale-gimnasio bat. Bertan dabilen jendilajea, aldiz, ez sinesteko modukoa. Ezin asmatu benetan ari diren, ala tokiari darion dekadentzia kutsu horren parodiarekin gozatzen ote duten… Baina hau da Venice Beach, South California, West L.A: botoxa, silikona, gihar hanpatuak eta adinaren aurkako borrokaren beste mila aldaera; Jaguarrak eta homelessak; banderak eta manta zikinak; etxe garestiak eta plastikozko souvenir merkeak; pedigridun txakurrak eta eskale besamotzak; Mexiko, Irak. Oro irribarre, hori bai. American dream.


BAINA GUZTIA MUSIKA KONTUA DA. Erreserbak bai erreserbak.