Jakin badakit hortik nunbait leku bat dagoela. Leku horretara bakarrik ez joateko edo zuzenean ez joateko esaten dute, zerbait egingo dizutelakoan. Agian zuretzako lekurik atseginenean niri egingo didate min gehiago hemen baino. Hemen ni sentitzen naiz besteen pentsuan egon beharrean. Agian aurrerago txarragora joango da nire ikuspuntua. Momentuz, maiteminduta nago. Badakit maiteminak arin kentzen direla eta uste dut prest nagoela horretarako prestatzeko. Agur esateko.
Baina momentuz ez dit inork ez ezerk kenduko sentitzen dudana. Beti izango delako nire parte bat. Bizitzako parte bat. Joaten denean parte hori hutsik egongo da beste zerbaitek bete arte. Baina momentuz maite dut bai, maite dut.
Maite zaitut
Izena bihotzean daukat grabatuta
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada
Zerbait ikusi baduzu esaidazu lasai.